XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esan da egin: amona soñeko berriz jantzi, ta besteak ere bai ttxukun, da alkarrekin geldi-geldi beko baserri aldera jettxi ziran.
Baserri ttxiki ura, angoak
Bestetan, mastiak saldu bezin laxter, ttxandaka ta zatitan alderatzen-ziran; egun artan berriz, gertaera oroimengarri bat ikusi beart-zutela geyenak aditu zuten, eta au ze izango ote zan jakin nayean, zeuden.
Pello, amona ta zayak irittxi ziranean, oraindik etzuten nai aiña guztiak egin; atarian batzuek, eta eskaratzean besteak, ttxanda ittxoiñez zeuden: bañan nagusiya sartzera zijuala igarri zutenean, bi zatitan jarrita, erdian bidea utzi ziyoten; bide estu artatik, Pello, iriparrez, ta itzez guztiyak agurtuaz, amonarekiñ iragan, da sartu zan.
Orduanttxen, barrendik oju aundi bat atera zan: ¡Aurrera nagusiya!,¡atzera bere zayak!.
Au aitu zanerako ¡Polli! batek,¡Pello! besteak esanez, bi lagun maitetsu ayek alkartu ta laztantzen-t-ziran : eta bitartean lau zayak, indartsuak izan arren, laban da iskillorik gabe lurrean lotu, ta etziñak zeuden.